Taroka Errima Joko Bertsoterikoari forma eta kolorea eman dioten TXAKUR GORRIA Sormen Taldearen webgunean salgai!
Karta-sorta bakarrean hainbat joko eredu kabitzen dira. Eredu bakoitzak bere arauak ditu, eta kartetan ageri diren zenbakiak (1etik 14ra eta 0tik XXIera) eta sinboloak (haizeak, olatuak, argiak eta harriak) era ezberdinean erabiltzen dituzte.
Jokatzen hasi aurretik eskuliburuko jokoen arauak arretaz irakurtzea gomendatzen dizuegu. Joko eredu bakoitzaren laburpena karta formatuan ere badaukazue, mahai gainean jarri eta beti eskura izateko.